XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Farre algarak. Onditzen pausoak desbideratzen dira.

Logelan, maitasunaren giltzak aurkituko dituztenaren zai. Ohean daude.

Buruak bueltaka zurrunbilo baten erdian.


Lo egin lo egin
lo egin kume...
.

VII Eguzkiaren izpi goiztiarrak leihoa zeharkatzera ausartuz sartu dira. Egun berri bat datorrela oharraraziz.

Onditz lo dago. Ainhoa jazten.

Onditz esnaraztearen beldur... joan nahi du.

Kontu haundiz dabil gauzen bila.

Zapatak! Non demontre sartu dira zapatak!! Hemen.

Zikinkeriaz beteta dago guztia... Jaso dezaket guztia... Jaso dezaket baina zaratarekin.

Onditz ametsetatik errealitatera ekarriko nuke eta ez dut uste nahiko duenik.

Errealitatea gogorra da gehienetan.

Kafea berotu behar dut, hori bai.

Sukaldean sartu eta ezkerretara dagoen aulki altuan eseri da.

Aurretik kafea berotzen jarri du.

Gutxi katilu batentzat aski.


Gizakiok, animalien antzera
laztanduak izatea beharrezkoa dugu
.

Minkunbera naiz. Dangada batez hartu du. Badoa.